| Gaztesarea.net "Heavy Metala, gitarra eta bonbo bikoitza" | <Back |
| Heavy Metala, musika korronte bezala, 60 hamarkadan sortu zela esan daiteke. Garai hartan, Hard Rocka zen nagusi, Black Sabbath, Deep Purple edo Lep Zeppeling mugimendu berriaren aitzindari eta bultzatzaileak iritsi ziren arte. Heavy Metala Hard Rocka baino haratago joan zen, hasiera hartan bi mugimenduak bereiztea nahiko zaila izan arren, denboraren poderioz argi geratu ziren bi bideak. Aldaketa nagusiak bi izan ziren: soinuaren indartzea eta, batez ere, abestien hizkien gogortzea. Geroztik Heavy Metala bide berrietatik barna joan da. Aurretik aipatutako beste musika eragin batzuk bezala, Ingalaterran eta Amerikako Estatu Batuetan sortu zen Heavy Metala, eta gaur egun ere, herrialde horietako taldeak dira entzutetsuenak. Ingalaterran Iron Maiden, Black Sabbath edo Led Zeppeling izan bezala, AEBn Metallica, Manowar edo Slayer bezalako taldeak izan ziren. Alemanian berriz, Heavyaren bigarren iraultzaren arrastoak nabarmenak dira. Accept edo Blind Guardian bezalako taldeak, eragin berriei ateak ireki eta molde berri bat sortu zuten. Baterian bonbo bikoitzaren erabiltzea eta gitarraren azkartzea, gaur egun Heavy bezala ezaguna den eraginetik gerturatzen dira. Heavyaren historiarako geratu diren beste talde batzuk dira Helloween, Judas Priest, Mötley Crüe, Twisted Sister, Def Leppard, Saxon Kiss, Scorpions edo Motörhead. Heavy Metalaren inguruan ere, zuzeneko emanaldien garrantzia nabarmen geratzen da. Ikuskizun paregabeak dira kontzertu horiek, eszenatoki gaineko muntaiak eta argi jokoek zuzeneko bereziak sortzen dituzte. Gainera, musika eragin horrek badu beste ezaugarri berezi bat: zuzenean erabiltzen den watt kopurua. Manowar taldea kasu; gaur egun, talde horrek Guinness liburuko errekorra burutu du, 131'77Dbetan jo zuenetik… atera kontuak. Musika mugimendu guztiak bezala, Heavy Metalak ere, adar ezberdinak izan ditu: Thrash Metala, Glam Metala, Black Metala edo Power Metala. Euskal Herrian berriz, Exodo Bizkaitarrak edo Angeles del Infierno Gipuzkoarrak dira hasiera horretan aipatu beharreko ezinbesteko izenak, nahiz eta horien ezagupena nahiko berandu heldu zen. Euskal Heavya aldiz, 80 hamarkadaren amaierarekin batera etorri zen, eta, batez ere, Su Ta Gar izan zen bideak ireki zituena. Su ta Gar, Heavyaren inguruko estereotipo guztiak hautsi eta mugimendua jendarteratzen jakin zuen, gai sozialak heavyaren bidez zabalduz. Geroztik, Heavya Euskal Herrian mugimendu sendoa bihurtu da eta bide hori egiten lagundu dutenak asko dira, Ehun Kilo, Latzen, Asgarth, Idi Bihotz edo Hira bezalakoak, esate baterako. Etorkizuna ere ziurra du Heavy Metalak, Nabari, The Howl, Azken Garraxia edo Mendeku Itsua bezalako taldeak gogor baitatoz. Gomendatutako diskak:
Maider Ezeiza |
|